2009-02-25

Aurre-hausnarketa

Harluxet Hiztegi Entziklopedikoak eraginkortasun hitzari buruz egindako esanahiak:
  1. iz. Eraginkorra denaren nolakotasuna.
  2. EKON. Proiektu baten errentagarritasuna, kostu/irabazi ratioen bidez adierazten dena.
  3. ZUZ. Indarrean dagoen lege positiboak arautzen duen arloari egokiro erantzuteko gaitasuna, sarri erabileran eta hiritarren onarpenaz neurtzen dena.
Hiru esanahietatik bakarra aukeratu beharrean, hiruren nahasketa bat egingo nuke, elkarrekin laburtzen baitute Eraginkortasuna hitza.

Kontzeptua Publizitatearekin elkartuz (Publizitatearen Eraginkortasuna), lehendabiziko esanahia oso esanguratsua da; eraginkortasuna kualitate bat da: publizitatea egokia, efektiboa dela. Baina, hala ere, bigarrena pisu handikoa dela uste dut. Izan ere, iragarle gehienek eraginkortasunez hitz egitean, errentagarritasuna neurtzean emaitz egokiak lortzeaz ari dira, bigarren definizio horrek esaten duen bezala.

Hala ere, adierazpen honek soilik publizitatea jada eginda dagoenerako balio izango du, errentagarritasuna bakarrik kanpaina bukatu eta gero neur daitekelako. Eta benetan interesgarria dena da NOLA egin publizitatea eraginkorra izateko (eta ondorioz, errentagarritasun ona lortzeko). Horren erantzun zehatz-zehatza izango banu... Baliteke oraindik hortik urrun egotea, baina nik esango nuke, publizitatea eraginkorra izateko inguruan dugun guztia izan behar dugula kontuan. Gaur egun publizitatea baldintzatzen duen eragile nagusia aurrekontua dela uste dut, beraz, eraginkortasuna ere horren baldintzapean dago. Ondoren, prezioak bereganatu eta gero, iragarlearen arabera hamaika faktore egongo dira publizitatea era batean edo bestean sortzeko: espazioa, targeta, denbora, kreatibitatea...

Bigarren definizio horrek oraindik eskasago geratzen da kontuan izanik eraginkortasuna ez dela bakarrik dirura mugatzen. Kanpaina egin aurretik helburu batzuk zehaztuko dira, eta ez dira beti irabazi materialetan zentratuko. Beraz, soilik helburuak zeintzuk diren argi izatean jakin dezakegu zer egin gure publizitatea eraginkorra izateko.

Gaurkoz, nire ustez publizitate kanpaina eraginkorrenak spot adierazgarrienak dituztenak dira. Nahiz eta derrigorrez ez izan lehen aipatutako errentagarritasun handiena dutenak (ala beharbada bai), jendearengan eragin handia dute hauek.

Azken boladako bat aukeratzekotan Gas Natural-ena izango da. Guztiok ezagutzen dugu iragarkia hasi bezain laster, eta abestiaren letra badakigu (gainera bertan marka aipatzeak eraginkortasun gehiago ematen du). Beste batzuekin zalantzan nengoen (Bosch-en garbigailuarena, adibidez), baina inauteri-asteburu honetan tipo batzuk iragarkiaren pertsonaiaz mozorroturik ikustean (telefonoa belarrian itsatsita eta guzti), era batean edo bestean spota eraginkorra izan dela argi geratu zait.

No hay comentarios:

Publicar un comentario