2009-02-27

Eraginkortasuna eta Internet

Internetetik hamabost minututan google, hotmail, msn, tuenti eta yahoo web orrialdetan zehar egon naiz.

Gehien topatu ditudan publizitate formatuak bannerrak izan dira, baina spam bat ere jaso dut. Bannerretan denetariko iragarleak agertu dira, baina msn-z soilik oroitzen naiz. Spama Pepetravel-ena izan da. Ez da Pepetravel-ek spama bidaltzen didan lehenengo aldia; oraingo honetan ez dut mezua irakurri, baina askotan ea eskaintza interesgarririk dagoen begiratzen dut. Gainontzeko publizitateak ez du nire arreta deitu.

Nahiko publizitate dago interneten apur bat fijatzen bazara, baina zaila da oso deigarria ez den horretan arreta jartzea. Oso ohituta gaude jada euskarri honek erakusten duen publizitate gehienera, eta agertzen den bitartean zuk zeuk aukeratutako zeozer egiten ari zarenez, ez zara horretaz kenduko publizitatean erreparatzeko; hau da, zure lagunekin messengerrean hizketan zauden bitartean publizitaterik agertu arren, zaila da baner batek zure arreta erakatzea.

Hala ere badaude errekurtso asko interneten publizitatea egiteko, eta suposatzen dut batzuk eraginkorrak izango direla. Adibidez, marken web orri batzuk badaude jende asko erakartzen dutenak, joku originalak eskaintzen dituztelako. Gainera orrialde hauetan aukera dago zure markari buruzko nahi duzun guztia adierazteko, beste medioetan zure iragartzeko modua hainbeste baldintzatzen duten denbora, espazioa... eta antzeko ezaugarri horien trabak jasan gabe.

Baina askotan kontu handiz ibili beharko du iragarleak interneten markari irudi txarra ez emateko. Pop-up-ak adibidez oso gorrotatuak dira sarean; izan ere, nahi duzun horretan zabiltzanean (batzutan garrantzitsua dena) etengabe publizitate leihotxo intrusiboak agertzeak zure lana oztopatu dezake, markari buruz duzun ikuspegia txarrera aldatuz. Horregatik, pop-up-ekin jarraituz, hauek ekiditzeko metodo asko sortu dira, eta gaur egun interneteko ohiko erabiltzaile gehinok haietaz baliatzen gara. (Spamarekin antzekoa ere gertatzen da)

No hay comentarios:

Publicar un comentario