2009-03-12

Sare sozialak

Facebook-en esperimentua

Facebooken perfil faltsu bat sortu dut. Sara Kuki izena du nire pertsonaia eta astearte honetan bertan 23 urte bete ditu. Bizkaiko neska da, eta Arte Ederretako falkultatean burutzen ari ditu bere ikasketak. Nire perfilari sinesgarritasun eta interes gehiago emateko, interneten topatutako neska baten argazkia igo dut...

Aste batean zehar zenbat, 100 pertsona agregatuz (guztientzat ezezaguna izanda, noski) zenbat lagun lortzen ditudan da esperimentuaren mamia. Asteko lehen egunetan jendea agregatzean aritu naiz, eta aste amaieran nire emaitza jaso dut: 72 lagun. Ez nago ziur ea justu 100 pertsona agregatu ditudan ala ez, baina gutxi gora-behera hurbil ibili naizela pentsatzen dut.

Jendea agregatzerako orduan, ez dut irizpide zehatzik jarraitu, hasieran Facebookek berak gomendatzen zizkidan pertsonak agregatu ditut, gero hauen lagunei, eta horrela jarraiki. Noizean behin ere izen bat jarri dut bilatzailean, eta izen hori duten zenbait pertsona agregatu ditut; gehiegi pentsatu gabe.

Lagun izatera gonbidatu dudanen artean %70a onartu naute. Gehienek segidan mezu baten bidez, edo nire tabloian idatziz galdetu didate ea nor naizen, eta zergatik ezagutzen garen; guztiek pentsatu dute aldez aurretik ezagunak ginela. Beraz, honekin ondoriozta dezaket, jendea ez dela sare hauen partaide lagun berriak egiteko, baizik eta jada dutenekin kontaktuan egoteko. Hala ere, ezezagunei ere aukera ematen diete gonbidapenak onartuz pertsonaren inolako erreferentziarik izan gabe.

Esperimentu honetan frogatua dagoenez, sare hauetan gezurtzea oso erreza da. Baliteke hauekin pertsona inozenteenei mina egiteko arriskua egotea, baina ez dut uste arazo etikorik sortzen dutenik, bakoitzak gai izan beharko da ezezagunak zein neurrira arte sinisten dituzten jakiteko.

Esan beharko dut, esperimentuak berak izan dena zalantza etikoak sor dizkidanak, izan ere, gure helburua lortzeko jendean egainatzean oinarritzen da.


Sare sozialari buruzko gogoeta

Facebooken murgilduta, hainbat egintzetarako gonbidapenak egin dizkidate, eta horietako batzuk marka konkretuetakoak izan dira. Ez dakit ziur ebentu hauen sortzaileak marka bereko langileak diren, baina horrela izatekotan, sare sozial hauetan lortzen duten eragina nahiko ona izan daitekeela pentsatzen dut. Bertan haien produktuari buruzko zeozer interesgarria eratzea lortzen badute, oso erraza da lagunez lagun pasatzea, marketing biralean bihurtuz. Ebentua jasotzen dutenen artean irakurtzen eta zabaltzen dutenak gutxi izanda ere, erraz eta azkar hedatu daiteke jende eta leku desberdinetara. Aurrerago aipatu bezala, biraltasunerako gune aproposena da.

Adibide bat jartzekotan, Petit Suis-en admiratzailea izateko gonbidapena jaso dut. Txikitan Petit Suis-ak izozten zituzten pertsonak taldera batzera animatzen da, eta aitzaki horrekin, marka bera gogorarazten diete jada apur bat ahazturik zuten pertsonei. Frogatzeko, partaide egin naiz, eta gainera, lagun batzuei bidali diet gonbidapena, beraz, marketing ekintza horretan parte hartu dut hartzaile eta igorle bezela.

Biraltasunerako aukera honetaz gain, beste motatako publizitatea egin daiteke ere sare hauetan, hala nola, markari buruzko perfilak sortu, bannerrak... Baina hauek ohikoak dira interneten.

Sare sozial berri hauetan (Facebook, Tuenti...), publizitate gehiegi egiteak ere oztopo edo arazo bihurtu daiteke, izan ere, euskarria publizitatez beterik baldin badago, beste sareetan bezala, ekiditzeko metodoak eratuko dira denborarekin, edo erabiltzaileak nekatuko dira. Hala ere, publizitatea egiteko metodo oso aproposa den arren, ez dut saturaturik ikusi oraingoz.

Momentura arte, ez dut ezagutu iragarbide bakar bezala sare sozialetaz baliatu den kanpainiarik (edo agian ikusi bai, baina ez naiz konturatu).

Sare hauetan soilik oinarrituriko marketing kanpaina bat egitea zaila ikusten dut. Ez dakit zein izango den hauen erabiltzaileen kopuru osoa, baina suposatzen dut jende asko utziko genituela kanpainatik kanpo. Hala ere, aurrekontu eta baliabide gutxiko kanpainetarako aukera bat izan daiteke. Gainera, ekintzak target zehatz batera bideratzeko aukera ematen dute sare hauek (abantail handia), beraz, kanpaina osoa honetan oinarritu ez arren, kanpainaren ezinbesteko atala dela uste dut.