2009-04-03

Post-test (I)

Post-testa, kanpaina plazaratzen den bitartean edo plazaratu ostean egiten den merkatu ikerkuntza da, eta iragarkiaren tarteko efektuak neurtzen lagunduko du.

Nire post-testa Mercedes Benz markaren iragarki bati buruzkoa izango da: "momentos especiales" (25''). Contrapunto agentzia izan da automobilaren iragarkiaren sortzailea. Iragarkia pasa den 7an emititzen hasi zen telebistan, eta hilabetea bukatu arte luzatuko da.

Spot honetaz gain, kanpainak kuñak eta interneterako iragarkiak ere zabaldu ditu. Gainera webgune bat sortu dute produktua hobeto ezagutarazteko.



Kanpainaren targeta 30 urte gorako pertsonak izango dira, izan ere, diru nahikoa aurrezturik izan beharko dute prezio horretako kotxe bat erosteko. Horretaz gain, produktuaren marka zehatza Mercedes Benz Clase B da. Beraz, klase B horretan erreparatuz, iragarkia Mercedes Benz karakterizatzen duen "status"-dun pertsonei zuzendu beharrean, pertsona arruntagoentzat bideratuta egongo da. Familia batentzako kotxea da eta horretarako tamaina aproposa du. Horretaz gain, bere sport izaera dela eta, Mercedes kotxeek normalean dutena baino xede talde gazteago bat izango du.

Targetaren berezitasun hori dela eta, ikerkuntzaren xedea izango da aztertzea ea benetan target berri horri hurbiltzea lortu duten ala ez. Beste era batera esanda, ea xede taldea ohartu den ordura arte haientzat zuzendurik ez zegoen produktu bat eskaintzen ari zaiela. Eta bide batez, haien iritzia iragarkiaren targeta izateari buruz, eta haien ustez irudikapen ona egin duten ala ez. Gainera, jakin nahiko nuke zein neurritan oroitzen diren iragarkiaz (musika, slogana...), ea markarekin erlazionatzen duten eta ea mezua ulertu duten.

Horretarako, inkesta bat egingo diet zuzenean Mercedes Benz Clase B-ren targetari: familia bat osatzen duten 30-45 urte bitarteko 12 pertsona (erdi mailako emakume eta gizonei). Galdetegia pertsonalki burutuko dut, kualitatiboa izango da eta ez luzeegia. Informazioa lortzeko zenbait bariableez baliatuko naiz: oroitzapen espontaneoa eta lagundua, komunikazioaren eraginkortasuna, iragarkiaren onarpena eta ukatzea, markaren irudia...