2009-05-28

Publizitate sexistari begira

Ausazko hainbat iragarki ikusi ditugu klasean, eta emakundek publizitate sexista antzemateko proposatzen dituen jarraibide batzuekin erkatu ditugu neutroak, sexistak edo praktika onak bultzatzen dituzten baloratzeko.

Niretzat, oso garrantzitsua da medio masiboetan batez ere sexismoa kotrolatzea, eta gizartearen egoera horrela jarraituz gero, gutxi izango dira egiten diren kontrol guztiak. Sektore guztietatik desagertu behar den egoera latza da, bai publizitatetik, bai enpresetatik, bai etxeetatik... Jende askok honen kontra hartzen diren neurriak gehiegizkoak direla esan arren, ez nago bat ere ados, sexismoa hain hedaturik dagoen bitartean, borroka gogorrenarekin jarraitu beharko da, berdintasuna lortu arte.

Eta borroka honetan publizitateak inolako laguntza eman ahal badu, eman dezan.

Ondo dago horrelako praktikak egitea, zentzu honetan publizitateak saltzen dituen baloreak aztertzen jakiteko. Bestalde, esan behar dut harritu nauela ariketa honek klasean eragin duen giro kaskarra, eta klasekide batzuen aldetik sumatutako tolerantzia eta errespetu falta. Hau 20 ta gutxi urteko nesken klase batean gertatzen baldin bada, ez naiz ezta hurbildu nahi taberna batean gai honi buruz eman daiteken eztabaida batera.

Gaira bueltatuz, hurrengoak dira aztertutako spotak eta sexismoari buruz ateratako ondorioak:


Emakunderen irizpideei begira, iragarki honetan praktika on bat bultzatzen da: etxeko lanetan (kasu honetan sukaldean) bai emakumea bai gizona. Adibidea nahiko argia da, biak baitaude sukaldean bazkaria egiten eta janariei buruz hitz egiten (janzkera eta guzti antzekoa da).


Neutroa da, ez emakume ez gizonaren irudia islatzea ez delako bere helburua.


Klasean eztabaida egon arren, niretzat praktika ona egiten du: besteen artean kazetari asko agertzen dira iragarkian, eta horiek bai emakumeak bai gizonezkoak dira. Niretzako honek lagungarria izan daiteke gizarte honetan non oraindik ere, pentsatzen den baino emakume kopuru gehiago soilik etxeetan lan egiteko gai direla uste duten, eta gizon askok horretarako bakarrik balio dutela adierazten duten.


Iragarkian oharkabean geratu ahal den arren, oso praktika desegokia azaltzen da bertan. Bi emakume polit eta erakargarri gizon baten laguntzaile edo azafata gisa agertzen dira, beraz, iragarkiak emakumearen edertasunaren erbilpena egiten du motiborik, objektu desiragarri gisa erakutsiz. Honetaz gain, gizonaren menpe azaltzen da emakumea.

Erabiltzen duen emakumearen estereotipo hau pariodatzat hartu ahal den arren, ez da batere lagungarria berdintasunaren aldeko borrokan. Beraz, berdintasun osoa lortu arte, ez dut ondo ikusten horrelako iragarkirik hedatzea; erderaz esaten den bezala: "no está el horno para bollos".

Bestalde, klasean batzuk esandakoa izan da gizon lelo eta itsusiaren estereotipoa ere agertzen dela iragarkian. Nik ez dut hau pentsatzen lehendabizi ez dudalako uste horrelako estereotiporik existitzen denik. Eta gainera, iragarkian agertutako gizona batere lelo ez delako, guztiz kontrakoa: iragarkian lider gisa jartzen dute, izugarrizko gauza onak esaten eta guztiek mugitzen dira bere inguruan show baten protagonista balira bezala. Beraz, ez da tontoa.


Neutroa da iragarki hau. Hala ere, zeozer esatekotan, siuraski emakumearen gozamenak (kasu honetan euli emeak isaltzen duena) duela urte batzuk ez zen hain normaltzat hartuko. Ondo dago detaile hau.


Iragarki hau neutroa den arren, bertan ikus ditzakegu iragarkietako hainbat pertsonai famatu, eta guztiak gizonezkoak edo arrak dira, betidanik gizona protagonista.


Ez zait bat ere gustatu iragarki honetan emakumea islatzeko erabili duten "metafora". Emakumeak bata bestearen ezbeharrez barre egiten dugula adierazten du. Eta estereotipoa azaltzeko "hiena" batek egiten du emakumearen papera. Emakundek dion moduan: "se limitan los espacios y las expectativas de las mujeres".


Ez dago honetatik ezer gutxi esaterik. Neutroa da.


Neutroa da nire ustez.

Bancaja

Iragarki honek jarraitzen duen estereotipoa ez da emakumeena, baizik eta gizonena. Gizon indartsua erakusten du, etengabe biolentzia erabiltzen duena, besteenganako errespeturik izan gabe.

Hala ere, gizon biolentoaren esteretipoa gizartetik ere kendu behar den arren, hau ez da Emakundek jorratzen duen gaia.

Canal +

Ikuslera zuzentzeko maskulinoa erabili arren, neutroa da iragarkia, erderaz bi generoetara zuzentzean maskulinoa erabiltzen delako (euskeraz ez bezala, ez daude hitz neutro edo mistorik).

Coca-Cola

Neutroa. Emakumeen plano motzak eta ipurdiak agertzeak kasualitatetzat hartuko dugu,
beti bezala (beti konformatzen baikara bankero gisa gizon bat agertzean, iragarkiaren protagonista gizona izatean, iragarkian negozioen liderra dena gizona denean eta abar luze bat).

Trina

Neutroa da, pertsonai gizon eta emakumeak agertzen dira paper antzekoak egiten.

Minute Maid

Neutroa da; berriz ere gizonezkoengan zuzentzen da bi generoei erreferentzia egiteko, baina hizkuntzaren arazoa da.

Danonino Street

Haurren iragarki neutroa da (protagonista:
gizonezko izaki urdin bat). Hala ere, sexismoaren gaietik apur bat aldenduz, ez zait bidezkoa iruditzen elikdura arloan publizitatean erabiltzen duten baliabidea: benetan hain onak edo harrigarriak ez diren bitaminak saltzen dituzte, errealitatean produktu kimikoak erabiliz, eta gehiegizko koipea nahiz proteinaz osatutako produktu hutsak direnean.

Central Lechera Asturiana con fibra

Aurrekoan elikadurari buruz honetan ere gauza bera pentsatzeaz gain, iragarkia neutroa iruditu zait, bai emakumeak bai gizonak agertzen direlako gauza bera esaten. Deigarria iruditu zait agertutako over ahotsa emakume batena izatea.



No hay comentarios:

Publicar un comentario