2009-04-24

Post-test (III) EMAITZAK

Galdetegia soilik nire xede-taldeko pertsonei egin diet: erdi mailako 30-45 urte bitarteko pertsonak.

Guztietatik, %57,14ek laguntza behar izan dute iragarkia gogoratzeko, baina laguntzarik gabe gogoratu dutenak ere nahikotxoak izan dira: %42,85a. Argi dago jendearen memorietan sartzearen aldetik, oso emaitz onak lortu dituztela.

Behin guztiek iragarkia buruan izanda, Mercedes Benz-en B klasea zer den guztiz ulertu dutenak oso gutxi izan dira: %7,14a, ezer ez ulertu dutenen %21,4aren aurrean. Hala ere, %35,7ari gutxienez erdi argi geratu zaie, eta jarraian %21,4ak gutxi ulertu dute. %7,14 bazekien zer zen B klasea iragarkia ikusi aurretik.



Iragarkiari erreparatuz, inkestatuei
etxekotasuna helarazi die (%78,57ari). Jarraian inozentzia, arrazakeriaren aurkakoa eta hezkuntza (%57,14, %50 eta %50 hurrenez hurren). Segurtasuna eta modernotasuna ere aipatu dute %35,7ak.

Iragarkia ikusi aurretik, inkestako partaideen %85,7ak Mercedes Benz-en eroslea klase sozial altuko pertsonatzat hartzen zuen; elitista (%35,7a) eta familiarra (%35,7). Adinari dagokionez, parean egon dira bi emaitza: 50 urte gorakoak %50 baten ustez, eta 30-50 urte bitartekoak %42,85aren ustez.

Iragarkia ikusi ondoren, aurreko erantzuna %57,14ak aldatu dute eta %35,7ak aurrean erakutsitako jarrera mantentzen dute. Haien ikuspegia aldatu dutenen artean, gehiengoak hasieran azaldutako erosleari beste erosle mota bat gehitzen diote orain: familiarragoa.

Mercedes Benz-en B klasea, inkestatuen %85,7ak Familia hitzarekin erlazionatzen dute (aurrekoarekin bat datorren datua); erdiari Segurtasuna helarazten die, eta %42,85ari Modernotasuna. %28,57ak Kiroltasunarekin ere lotzen dute marka.



Inkestak soilik markaren xede-tadeko pertsonei egin arren, %71,42ak ez dira identifikatzen Mercedes Benz Clase B-ren eroslearekin. Iragarkia haiei zuzenduta dagoela esanez, bakarrik %28,57 batek ondo irudikaturik sentitu da %57,14 baten aurrean. Iragarkiaren prezioa ikusiz gero, %85,7ak ez luke erosiko, besteak beste oraindik ere garestiegia delako eta prezio horretan beste batzuk nahiago dituztelako.

Beraz, kanpaina jendearen gustukoa izan arren, argi dago ez dela oraindik xede-talde horretan murgildu. Nahiko errotuta dago haiengan Mercedes-en beste irudi mota bat, urteetan zehar islatu dutena. Orain, aldatzeko ordua heldu zaie, baina lan asko egin behar izango dute jendeak marka irudi berriarekin erlazionatzeko.

Hala ere, bide horretatik ondo doazela uste dut; jendeari zeozer ona transmititu dien iragarki bat egin dute, eta nahi zuten irudia heldu ez zaien arren, ildo honetan jarraituz agian hurrengo batean jendeak apur bat gehiago ohituko da. Eta horrela, pixkanaka, markak nahi duen irudi hori lortuko du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario