2009-05-08

Iragarkien elementuak aztertzen

Klasean ikusitako ausazko 10 iragarkiei erreparatuz, haien elementuei buruz ondorio batzuk atera daitezke:

Produktua edozein izanda, normalean iragarkiak egiteko bai emotibitateaz bai arrazionaltasunaz baliatzen dira (mistoak dira). Azaltzeko askorik ez duten horiek ere, arrazionala den elementuren bat sartzen saiatzen dira, adibidez, bere marka besteengandik ezberditzen dien hori erabiliz. Horregatik, azkenean egoera honekin topatzea erraza da, produktuaren ezaugarriren bat aipatzearekin eta iragarkiari forma berezi bat (musika emotiboa...) ematearekin, aspektu honi dagokionez mistoa izatea lortuko dugu.

Umoreari dagokionez, zaila da elementu hau erabiltzea, izan ere, baliteke ikusleek "ez harrapatzea" eta lortutako eragina nahi zenaren guztiz kontrakoa izatea. Horregatik agian, ikusitako iragarkien gehiengoak ez da teknika honetaz baliatu. Didaktikoa izatearekin berdin gertatzen da, gutxitan erabil daiteke spot bat zeozer irakasteko, eta erabiltzekotan oso gutxi irakasten dute (hitz berriren bat, zerbitzua kontratatzeko modua...).

Musikari dagokionez, klasean egindako ikerketaren emaitzei begira, hondoko musika elementu erabilgarriena dela esan daiteke. Gutxi dira inolako musikarik erabiltzen ez dutenak iragarkiak egiteko. Eta beste gutxi batzuk, kontraz, abesti nagusi bat jartzera ausartzen dira.

Ospetsuen erabilpena, elementu indartsua omen den arren, iragarkiak egiteko alde batera uzten dute askok ziurrenik lanaren prezioa ikaragarri garestitzen dutelako. Ikusitako iragarkietatik, hirutan agertzen diren famatuak gizonezkoak dira (aktore eta kirolariak).

Produktu edo zerbitzuaren azalpenak emateko, over ahotsa erabili dute gehienek, eta guztietan gizonezkoa izan da hitz egin duena.

Azkenengo bi kasu hauetan gertatzen den bezala, gizonezkoen erabilpena pertsuaziorako ohikoena dela dirudi. Baliteke konbentzitzeko indar gehiago izatea, edo iragarkia gizonekin "hobeto" geratzea. Bata dela eta bestea dela, kontua da gizonezkoen presentzia garrantzitsuagotzat hartzen dela ikerketako iragarkietan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario